Idoia Zabaleta koreografo eta azala proiektuaren sortzaileak bisita egin digu gaur, uztailak 26. Idoiaren gidaritzapean eman dute goiz oso gure #kitkrak crew-ak, jokoaren bitartez gorputzarekin pentsatzen.
Lehenengo aktibitatea beroketan oinarritu da. Izatez, gorputz berarekin harremana berreskuratzen. Atal energetikoa guztiz, gorputza nola jartzen zuten hausnartzen eta oxigenazioa pentsamenduan eragiten duen eraginaz kutsatzen. Oxigenazioak berak, gizabanakoaren jokaera sorketarako behar dugun puntuan aldez aurretiko jarrerak ezartzen. Beraien arreta lurreratuz, gaur fisikoki hemen gaudela aldarrikatzen!!!
Bigarren atala «txori dinamika» eta koreografietan dirau du. Txoriek hegan egiteko erabiltzen duten fluktuazio enpatia dinamikoa landuz.. Ariketa hauek , fluktuatzea, trantsizio gozoak, lidergo eta jarraitzeko hausnarketa eta mozketa bortitzen kontrasteetan igaro da.
Entzumena eta begia, giharra den heinean, berau lantzeak begiradan eragiten du zuzenean. Beraz normalean behatu eta ikusteko ditugun joerak, telebista, ordenagailu ,…, errutinazko akzioak baino ez dira lantzen. Beraz begi bakar bat erabiliz, gure pertzepzioa aldatzeak, gure begirada eta ikuspuntua beste era batera jorratzeak eragiten gaitu.
Fokatze pertsonalaren bila, ikuspuntu bakarra existitzen ez dela ohartarazten gaitu.
Era berean, Yvonne Rainer diskurtsoa bereganatu dugu. “Burua landu behar den giharra da, lantzeko bide desberdinak burua eta pentsamendua bera elastikoago izatea ahalbidetzen dute.
Zelan daramazu zeurea?
P.D: Ez esan enborrari itsatsita daramazula 😉
Una respuesta a «Zu» horretatik distantzia hartzen prototipoen bila